Webgune bat edukitzea garrantzitsua da adibidez proiektu bati ikusgarritasuna emateko edo denda bateko produktuak interneten saltzeko. Zertan datza diseinua orduan? Ba aurrez aurre ezin dugunean egon daukagun modua informazioa zabaltzeko.
Informazioa zabaltzeko. Zure erakundearen berri emateko. Zure produktuak saltzeko. Egiten dituzun aktibitateen agenda jendearen esku jartzeko. Zure bezeroei produktu edo zerbitzuen laguntza emateko. Arrazoiak asko izan daitezke baina batez ere zure webguneko informazioa beti eskuragarri egongo delako da gakoa.
Interneten hastapenetatik gure lana asko erraztu da. Nik lanak beharren arabera bi garapen mota aurre ikusten ditut, neurrira egindako webgunea edo CMS estandar bat erabiliz wordpressrekin adibidez. Hau proiektuen helburuen arabera erabaki behar da.
2000. urtean hasi nintzen lehen webguneak egiten eta ordutik ez naiz nekatu lan hau egiteaz. Esperientzia handia dut eta edozein proiekturi irten bidea emateko gaitasuna daukat nire eskuekin egiteko edo proiektua aurrera eraman dezaketen profesionalak topatuz.