Empresa digitalean irakurri dudanez RSS oso gutxi hedatuak daude, eta gainera RSSak irakurtzen dituztenak albiste konkretua irakurtzera mugatzen dira. Gero ere dio RSS irakurle horiek ez dutela bisitarik egiten webgunera eta beraz ez direla diru iturri. En fin, RSS irakurleak ez dutela ezertarako balio. Nik beintzat, bloglinesen ditudan jarioetatik gehienak ez banitu RSS bidez irakurriko ezinezkoa litzaidake hauek irakurtzea, eta are eta gutxiago bisitatzea, gaineratuz gehienak ez dutela berritze programarik jarraitzen, eta baliteke egun berean bi albiste jartzea eta hurrengo hilabetean ezer ez berritzea. Alde komertzialetik begira argi dago egokiena irakurlea egunero webgunetik pasatzea dela, horrela trafiko gehiago sortuz eta publizitate agerraldiak handituz, ezer jaso gabe.
Txapa honen ondoren, Gara.net eskaintzen duen Tasioren tira, RSS batean jarri dut nahi duenarentzako, beraz gustuko baduzue hartu eta banatu.
Tasio RSS

0 Responses
Stay in touch with the conversation, subscribe to the RSS feed for comments on this post.