Skip to content


Kaixo Subversion!

rapidsvn

Egun hauetan Mikel Azkolain lankideak ikastarotxo bat eman digu SVNri buruz güindoserako tortoisesvn bezero grafikoarekin. Baina noski honek ez dit nire Ubunturentzako balio beraz pixka bat bilatu dut interneten google ez den bilatzaile batekin.

Subversion instalatzeko nahikoa da shellean hurrengo komandoa idaztearekin.

$sudo aptitude install subversion

Eta ubunturako tortoise erabili beharrean rapidsvn erabiliko degu. Hau instalatzeko ere aptitude erabili dezakegu

$sudo aptitude install rapidsvn

Behin beharrezko programak dauzkagula repositorio bat sortuko dugu eta ale lanera. Repositorio sortzeko shell bidez egin behar dugu. Horretarako lehengo karpeta bat sortuko dugu gure karpeta nagusian. Shellera itzuli eta hurrengo idatzi:

$svnadmin create errepositorioa

Non errepositorioa zuk nahi duzu errepositorio karpeta den.

Ireki rapidsvn, eta Repository menuan Checkout… aukeratu. Orain URL jartzen duen lekuan errepositorioa sortu dugun lekuaren helbidea emango diogu, nire kasuan file///home/erailtzailea/errepositora. Eta Destination Directory berriz lan egingo dugun karpeta aukeratuko dugu.

Listo iada dena presta dago gehitu errepositoriora lan egingo dugun dokumentuak, eta lehengo ikonoan klik egin, eta lan egin ondoren abisatuko digu lana amaitzean commint botoia sakatu eta badaukagu bertsio berria gordea. Noizbait aurreko dokumentu batetara itzuli nahi badugu, dokumentua aukeratu eta Logean nahi dugu bertsioa aukeratu Get sakatu.

Gaurkoz listo gehiago ikastean abisatuko…

Posted in Linux, Subversion, Ubuntu.

2 Responses

Stay in touch with the conversation, subscribe to the RSS feed for comments on this post.

  1. xabi said

    Apa! Konsola bidez azken bertsioa jetsi nahi baduzu ere oso erraza da:

    svn co svn://adibidea.com/trunk/errepositorioa

    Bestalde, Trac izeneko web aplikaziotxo bat badago, proiektuen garaketa kudeatzeko oso egokia eta agian interesatzen zaizuna. Wiki txiki bat dauka, bug-ak eta eskaerak kudeatzeko gune bat eta azkenik SVN zerbitzari bateko kodea ikus dezakezu web bidez.

    http://trac.edgewall.org

  2. Apa xabi, interesgarri dirudi Trac horrek, baina oraingoz ez dut jarriko. Jartzean eskatuko dizut laguntza ;-P.
    Ez dakit nola ez nuen probatu SVN oraindik.

Some HTML is OK

(required)

(required, but never shared)

or, reply to this post via trackback.