Aspaldiko partez Windows instalatzeko beharra izan dut, eta beti bezala oraingoan ere nire iritzi eta nahiak gutxi etsiz, berak erabaki du zer den hobeto niretzako. Beraz, bere 10GBko partizioan instalatu ondoren berrabiarazi dudanean, gruba jada ez zegoen. Hona hemen zer egin dudan berreskuratzeko.
1. Live CDarekin ordenagailua abiarazi, nire kasuan Ubunturen instalazio CDa erabili dut.
2. Livea kargatu denean, terminalean sartu.
3. Azkenik grub berriz instalatu.
$sudo grub
>root (hd0,0) #ubuntu non dagoen zehazten dugu
>setup (hd0) #disko gogor nagusian instalatzen dugu
>quit #instalazioa amaitzen dugu
>root (hd0,0) #ubuntu non dagoen zehazten dugu
>setup (hd0) #disko gogor nagusian instalatzen dugu
>quit #instalazioa amaitzen dugu
*kontuz, zure ordenagailuko grubaren kokapena beste bat izan daiteke.
Beno hau listo dago, ordenagailua berrabiarazi, eta berriz agertuko da sistema eragilea aukeratzeko menua.
Kanpo loturak[es]: http://www.guia-ubuntu.org/
0 Responses
Stay in touch with the conversation, subscribe to the RSS feed for comments on this post.