Atzo abenduak 1 ( hil | jaio ) zen Mikel Laboa berdin ezina. Abeslari eta artista handi asko ditugu baina Mikel berdinduko dutenik ez dago ezta egongo ere. Sustatun ikusidudan ekimena jarraituz nik ere nire abesti kutuna jarriko dut hemen. Gaur egun seguraski beste batzuk ditut gustokoagoak, baina Lizardi abestiarekin ezagutu nuen nik. Txiki txikia nintzela erritmo azkar horrek segituan bihurtu zuen nire begikoa.
Lizardi
Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka
eta gu ere hire zain geundela
esan zioagu
ez hitzela aspaldi azaldu
etxetik
eta belatzean eseri gaituk denok
erlojuak janez
baina mezularia bidali diagu Alosko torrea
eskilara luzetan
beleak uxatzen
ote hintzen ikus zezan
gero kanpaiak entzun dizkiagu
zakurrak zaunkaka
orduan sortu haiz bidetik
balantzaka
eta hirekin aurrez aurre jarri garenean
zerraldo erori haiz gure oinetan
eta gorpu gogor hintzen
udazkenaren tronoan
hertsi dizkiagu begiak
adiosik ez
eta goizaldean
muxika hezur batetan sarturik
o petit poete
pirotekniarik gabe lurperatu haugu
baratzan.
Laster arte, Mikel.





